banner

banner

2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

MILA ESKER DENOI!

Egun potoloa bizi izan genuen atzo. Emozioz beteta, urduritasuna, zeruari begira... baina antolatzaileak gustora geratu gera atzoko jaialdiarekin. Bazkalorduan euri zaparrada izugarria izan genuen, baina programan genuena bere osotasunean bete ahal izan genuen. Mila esker, etorri zinaten guztiei, eguraldia-eguraldi Gabirian jaialdi bukaerarte geratu zinetenei guztioi, babesle, laguntzaile, festa hau egiten lagundu diguzuen guztoi. Bereziki, Gabiriko herriari, nork ez zuen esku bat bota! zoragarria izan da! Antolatzaile eta guraso elkartearen partetik, mila mila esker denoi!

Herri txikiak bizirik, Eskola txikiak bizirik!!!









2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

JOLASAK

Hauek izan dira aurtezgoz azkeneko prestaturiko jolasak. Hilabetero ziklo batek prestatu ditu eskolako beste ikasleentzat jolas desberdinak eta atsedenaldietan jolastu dugu.
Jolas hauek 3. ziklokoak prestaturikoak izan dira. Ikusiko duzuenez, joalsez gain, aurpegia margotzen ere ederki pasatu dute eskolako txikitxoenak.
Datorren ikasturtean, berriro antolatuko ditugu.

2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

MUSIKA HAUR HEZKUNTZA

AUPA DENOI:

ORAINGOAN MUSIKAKO SAIO BATEKIN GATOZ.
BEGIRA ZE ONDO PASATZEN DUTEN HAUR HEZKUNTZAKOEK MUSIKA SAIOETAN!


2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

GAZTELANIA 3. ZIKLOA

Kaixo:

Oraingoan Gaztelaniako saio bateko bideoarekin gatoz. Bertan banakako lanean gabiltz, autobiografiak eta biografiak osatzen.

Ea gustatzen zaizuen.

Naiz-ek gaur atera duen erreportajea

naiz: hedabidea zara - Eskola txikiak, eginkizun handia

Eta festa bukatzeko musika eta dantza

Salda badago bederetzikotearekin, dantza egiteko aukera izango dugu  festa ongi bukatzeko. Hori Zirkoa bukatu ondoren izango da, herriko plazan.

POTT zeramikakoak ere bertan izango ditugu

Buztinarekin zein gauza politak egin daitzeken. Ezkio-Itsasoko Pott zeramikako lagunak gurekin izango ditugu. Eskuak zikinduz ikasteko aukera! A ze pagotxa!


Noticias de Gipuzkoa-ren festaren inguruko erreportaia


Noticias de Gipuzkoako erreportaia

Toka eta boloak botatzen ikasi nahi?

Gabiriako eskola txiki egunean izango dezu aukera. Bertan adituek irakatsiko dute nola jokatu, oso gureak diren kirol hauek

Zirkoa euskaraz eskola txikien festan

Zirkabareta, zirkoa izango dugu gure festaren barruan arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Hala ere giroa berotzen egunean zehar ere izango dira herrian zehar. Ikuskizun berezia eta berriztatzailea.

2015(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

3. ZIKLOKO PROIEKTUA

3. zikloko ikasleok ura ari gara lantzen hiruhileko honetan. Ondoko bideoan lanean ikusiko gaituzue, erabat murgilduta gure proiektuan. Ea gustatzen zaizuen!


2015(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

ESKULANAK 1. ZIKLOA

Ikusi nahi duzu ze lan politak egiten ditugun eskulanetan? Hemen duzu bideo bat. Ea gustatzen zaizun.

2015(e)ko maiatzaren 23(a), larunbata

2015(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

Goierriko Eskola Txikien festa Gabirian



Itsasondo-Olaberria-Zerain-Gabiria-Ezkio/Itsaso

Gipuzkoako Eskola txikien festarako motorrak berotzen. Ekainaren 14 Gabirian!!!

2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

Ingelesa haur hezkuntzan

Hona hemen lehengo astean 3. zikloko bi ikaslek ateratako argazkiekin osatutako bideoa. Haur Hezkuntzako ikasleak ingeleseko saio batean daude.
Ea gustatzen zaizuen.


2015(e)ko maiatzaren 9(a), larunbata

Gipuzkoako Eskola Txikien aurkezpena Ahaldun nagusiari


Gabirian,  ekainean ospatuko  den Gipuzkoako  Eskola  Txikien  festa

aurkeztu zioten atzo Martin Garitano, ahaldun  nagusiari. Bertara
gerturatu  ziren Eskola  Txikietako Gurasoen ordezkariak eta  aurten
antolatzaile  den Gabiriako Balentzategi  eskolako guraso ordezkariak
eta zuzendaria.Festaren  helburuak eta  antolaketaz aritu  ziren
gehienbat, aurreko  festak  eta  Eskola Txikien eta herrien egoera  eta
beharrak komentatuz.Foru  Aldundiaren laguntza  eskatu  zioten festa
gauzatu  ahal  izateko  eta  ekainaren 14ean Gabiriara  joateko
gonbitea luzatu  zitzaion.





Datorrez zapatuan festa Gabirian



2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

Karnabalak eskolan

Gaur arratsaldeko 15:00 etan, karnabal ikuskuzuna eskeiniko dute gure txiki eta gazteek. Aurtengo gaia: antzinako zibilizazioak. Ondoren txokolatea hartzeko aukera izango da Erbie elkartean.
                             

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

Ampo-Ordizia rugby jokalaraiak eskolan

Ampo-Ordizia rugby taldeko jokalariak izan ditugu eskolan, oinarrizko arauak eta rugbya nolakoa den ezagutzeko. Ondorengo erreportaia, 3. zikloko ikasleen lana da.


Eskolako haurrak erreportari blogerako

3. zikloko haurrak erreportari lanetan jarriko ditugu. Komunikazio batzordearen proposamena izan da haurrak erreportari lanetan jartzea. Blogerako edukinak beraiek grabatuko dituzte, eskolako ekintzak, eskolako gela desberdinak, irtenaldiak, gai bereziak,... Beraiek arduratuko dira kazetari eta kamaralari lanak egiten. Mare irakaslea izango dute arduraduna eta taldetxoka hasiko  dira lanean gure gazteak. Irudietan Ion Aldanondo gurasoa nola grabatu erakusten.


2015(e)ko urtarrilaren 25(a), igandea

Makilari aldizkarirako argazkia ateratzen

Aste Santu inguruan atera ohi da Makilari Gabiriako aldizkaria. Aurtengoak, zutabe nagusia, Gabirian egingo den Gipuzkoako eskola txikien festa izango du. Horretarako gaur argazkia atera da, bertan, 1982-83 ikasurtetik gaur egun arte, Balentzategi eskolako ikasle izan direnak elkartu dira.

D ereduarekin hasi eta gaur artekoak eskolako eskilaratan.

2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

Ormaiztegiko San andres festetan

Ormaiztegiko San Andres azokan egon ginen gure produktoak saltzen, eskerrikasko guztioi!

Ormaiztegiko San Andres festetako gure postua

2015(e)ko urtarrilaren 18(a), igandea

Eskolako antzerkia 2010eko karnabaletan


Lazkaoko Astotxo egunean salmenta postua


Osinalde elkartekoak festaren laguntzaile

Kantuan ateratako diruarekin festa lagunduko dute, bejondeaiela!


Eskolako haurrak gabon eskean


Olentzero Gutun bila etorri zen Gabiriara




Salmentako taldea Santa Luzia ferian



Salmenta batzordeko kideak Urretxu-Zumarragan egiten den, Santa Luzia feria izan genituen, festarako egindako erropa eta bestelakoak saltzen. Egun aproposa erropa erosteko, egin zuen hotzarekin!!!

Antolakuntzak deitutako herri batzarra

Festaren nondik norakoak azaltzeko, antolakuntzak hartutako lehen erabakien berri emateko eta herriaren partehartzea eskatzeko, herri batzarra egin genuen. Kulturetxean, azaroaren 22an. Esku bete lan dugu baino, egingo dugu!




2014ko Gabiriako festatan Tonbola

 



Haurren Gabon kontzertua 2010ean


Goierriko Eskola Txiken festa Gabirian 2011an


Zirkoa 2011 Gabirian


Zuhaitz eguna 2011